
Setem Hego Haizea ekoizpen eta kontsumo kritiko, arduratsu eta eraldatzailea ikuspegi feministatik lantzen duen erakundea da. Esparru horretan, kontsumo kapitalistan indarkeria matxistak identifikatu, horiei aurre egin eta indarkeria matxistarik gabeko kontsumo alternatiboak eraikitzeko apustua lehentasuna da.
Guzti hau, garapenerako lankidetzaren, ikerketa eta salaketaren, sentsibilizazioaren eta formakuntzaren bitartez egiten dugu. Sartu hemen gu hobeto ezagutzeko.