Emakumeen aurkako indarkeria eragiten duten publizitate-, kontsumo- eta komunikazio-modu horiek guztiak bildu nahi ditugu Fabricando Mujeres egitasmoaren bidez. #NosFabrican hashtag erabilita emakume ideala fabrikatzeko jardunbide horiek salatu nahi ditugu.

Webgune honetan, Fabricando Mujeres dokuweb dena, emakume idealaren prototipo horiek salatzeko kanpaina bat aurkituko duzu, Emakume Fabrika atalean. Adibideen katalogo zabala izan nahi dugu, atal honetako Erreklamazio Arloa atalean bilduko duguna, eta gainerako espazioetan kuxkuxeatzera gonbidatzen zaitugu.

Webguneak alternatiben atal bat ere badu, Maiteren Lantegia. Bertan, besteak beste, bere Alternatiben Laborategia aurkituko duzu. Hor alternatibak erakusten dituzten bideoak, artikuluak edo bestelako materialak sartu ahal izango dituzu, ezartzen diguten emakume idealaren prototipoa amaitzen laguntzeko.

Animatu eta nabigatu, parte hartu, salatu eta partekatu!!

Interaktiboa ikusi ahal izateko gailua horizontalean ipini behar duzu